asteartea, maiatza 09, 2017

PRENTSA TAILERREKO ANA RUIZ




ANA RUIZ-i EGINDAKO ELKARRIZKETA


YAIZA: Noiz hasi zinen balletarekin?
ANA: Zortzi urterekin hasi nintzen balleta ikasten.
Y: Kirol bat da?
A: Ez, ariketa fisikoa egiten duzu, baina azken finean zure gorputza tresna bat da artea sortzeko.
Y: Zergatik erabaki zenuen balleta egitea?
A: Txikitatik, telebistan ikusten nituenean dantzariak, eta konturatu nintzen erabat gustatzen zitzaidala, eta nire amak esan zidan ea balleta ikasi nahi nuen eta nik baietz erantzun nion poz-pozik.
Y: Nola bihurtu zinen ballet irakaslea?
A: Akademia batean pasatu nituen urte batzuk entseatzen maila handia lortu arte. Eta momentu batean irakasleak animatu ninduen azterketak prestatzera; horrela ballet irakasle titulua lortu nuen.
Y: Beste pertsona batzuei aholkatuko zenieke balleta egitea?
A: Bai, dudarik gabe, gauza on pilo bat ematen dituelako: hasteko, sasoian egoteko, malgutasuna lortzeko …
Kulturari dagokionez, oso garrantzitsua iruditzen zait, musikaz asko ikasten duzulako, giro kultural batean ibiltzen zarelako eta, batez ere, zure pertsonalitatea moldatzen duzulako ekinaren ekinez.

YAIZA DOMINGO LĂ“PEZ  1. D

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina