asteartea, otsaila 21, 2017

ZIENTZIA TAILERRA



-YAIZA: Zer nolako gauzak egiten dituzue tailer honetan?
-ILU: Denetarik pixka bat. Esperimentu asko egiten ditugu gauzak hobe jakiteko, gainera oso erabilgarriak klaseko orduetan. 
-Y: Zenbat egunetan egiten da tailer hau?
-I: Asteartero egiten dugu.
-Y: Zenbat pertsona joaten dira?
-I: Bost ikasle eta normalean irakasle batzuk.
-Y: Zein da tailer honen helburua?
-I: Esperimentu asko egitea, eta gauza berriak ikastea.

-Y: Nork irakasten du tailerra, Ilu, zuk bakarrik ala norbaitek laguntzen dizu?
-I: Egunkaria denon artean egiten dugun tailerra da, beraz, elkarrekin ikasten dugu eta elkarri irakasten diogu.
-Y: Zer esango zenioke jendeari tailerrera etortzeko?
-I: Datozenak oso gustura daudela, gustuko gauzak egiten dituztela eta beti ikasten dela zerbait.
Orain ikasle batzuei haien iritzia galdetuko diegu.
-Y: Zer iruditzen zaizue tailerra?
-IKASLE 1: Oso entretenigarria, interesgarria…
-Y: Zer da gutxien gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-IKASLE 2: Orokorrean dena gustatzen zaigu.
-Y: Ikasten duzuena gero klaseetan erabilgarria da?

-IKASLE 1: Bai, adibidez, Biologian zelulak ikasten ari gara eta nola guk eskulan bat egin dugu gutxi gora behera besteak baino zerbait gehiago dakit.
-Y: Zure lagunei esango zenieke tailerrera etortzeko?
-IKASLE 2: Bai, nahiko erabilgarria delako klaseko orduetan.

YAIZA DOMINGO 1. D

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina