asteartea, maiatza 31, 2016

LA CAIXAREN ERAKUSKETAREN BISITA

Pasa den asteartean, maiatzak 24, Prentsa, Zientzia eta Ortu Tailerreko ikasleak Ilu, Carmen eta Luismi irakasleekin Barakaldora joan ginen La Caixaren erakusketa ikustera, Ilusionismo: magia o ciencia? izenekoa. 

Erakusketa interesgarria eta desberdina izan zen, ikasi baikenuen nola magia truko asko zientzian oinarrituta dauden. Nahiz eta barruan bero handia izan, denbora azkar pasatu zitzaigun.
Gauza batzuek ezinezkoak ziruditen fenomeno optikoak ziren eta, esate baterako, arkatz batek azkoin bi zeharkatzen zituen eta beste batean, armiarma bat ikusten zen, pertsona baten buruaz.

Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen.



by Julen Mencías eta Oier Santamaría

asteartea, maiatza 17, 2016

“NIRI NATURA ASKO GUSTATZEN ZAIT  BAINA, MENDIRA JOATEA ETA AZTERTZEA DA GEHIEN GUSTATZEN ZAIDANA”

Ilu, Angela Figuerako biologia eta geologiako andereño bat da eta oso interesgarria den zientzia tailerra eramaten du.


Kazetaria: Zertan datza biologiako andereñoa izatea?   

Ilu: Logikoki, biologia irakastea baina ere,klase dinamikoak prestatzea eta material bisualak eramatea ikastea.

Kz: Gogoko duzu zuer lana?

I: Bai, gero eta gehiago. Ikasleekin egotea, gero bulegoko paperak ez hainbeste.

Kz: Zergatik aukeratu zenuen hau ikastea?

I: Niri natura asko gustatzen zait baina, mendira joatea eta aztertzea da gehien gustatzen zaidana.

Kz: Zaila da zuk ikasitakoa ikastea?

I: Nik, geologoa naiz. Ikasten baduzu eta lan egiten baduzu, ez da hain zaila. Baina lan handia egin behar duzu.

Kz: Laborategi batean lan egin duzu?

I: Ez, inoiz ez.

Kz: Noizbait ikusi duzu, filmetan bezala, leherketa bat laborategian?

I: Ez, ez. Nik normalean ez ditut produktu kimikoak erabiltzen. Kimikoekin esperimentuak egin ditut, baina ez ditut lehertzeko produktu kimikoak erabili.

Kz: Tailer bat daramatzazu, nolakoa da esperientzia?

I: Oso ona, oso pozik nago. Esperientzia polita eta ona da. Tailerrean, klasean egin ezin ditugun gauzak egiten ditugu. Oso dibertigarria da.

Kz: Zein izan da ikusi duzun gauzarik arraroena?

I: Laborategiko kurtso bat egin nuen, mikrobiologiari buruz. Kurtsoan, taldeka, bakterioekin eta onddoekin lan egiten ari ginen eta azkuntza kaxetan zeuden, orduan bati kaxa guztiak erori eta bakterio guztiak lurrean bukatu ziren. Gero hori garbitzeko lan handia egin behar izan genuen.

Ane eta Jone


asteartea, maiatza 10, 2016

“ZERBAIT NAHI BADUZU ETA  GOGOKO BADUZU ERRAZAGOA EGITEN DA DENA”


Fanny Angela Figuerako orientatzailea da. Esperientzia handia dauka eta oso profetzionala da.

KAZETARIA: Zertan datza zure lana?

FANNY: Nik alde batetik tutoreekin, irakasleekin biltzen naiz. Ikusteko nola joaten diren klaseak, zuek gainditzeko, titulua ateratzeko, ikasten jarraitzeko... Ere biltzen naiz ikasleekin, laguntzeko, bideratzeko ikasketekin... Gurasoekin bilera orokorretan edo familia bakoitzekin biltzen naiz.

KZ: Gogoko duzu zure lana? Eta zergatik aukeratu duzu?

F: Bai, noski baietz. Gustatzen zait egiten dudana eta oso gustura nago institutu honetan. Alde batetik, dirua irabazteagatik aukeratu nuen baina, harremanak niretzako ere oso importanteak dirtelako.

KZ: Kontatuko ahal diguzu anekdotarik?

F: Behin izan nuen “El Salvadorreko” unibertsitateko irakasle bat doktoradoko praktikak egitera eta institutu honetara etorri zen bi urte zehar gurekin lan egitera.


KZ: Zaila da lan hau eta zergatik?

F: Beno zaila da alde batetik, jendearekin harremanetan sartzenzarenean, kontu handiz ibili behar zara gauza serioak kontatzen dizkizutelako.

KZ: Beste institutu batean lan egin duzu?

F: Bai, lan honetan beste 2 institututan lan egin dut.

KZ: Zenbat urte egon zara lan honetan?

F: Hogeita hiru urte daramatzat.

KZ: Gomendatuko zenuke lan hau izatea? Zergatik?

F: Bai, oso lan polita da. Gomendatuko nuke nire lana delako, gustatzen zaidalako, polita delako eta nire ustez beste pertsona bati gustatuko zitzaion.

KZ: Esperientzia polita da besteei laguntzea?

F: Bai, laguntzen, alde batetik zuk ere ikasten duzu, harremanetan sartzean.

KZ: Atzera joan al bazenu lanaz aldatuko zenuke?

F: Ez dakit ez dut planteatu. Nire lana gogoko dut baina beste lan batekin ondo egongo nintzen. Loreak zaintzen agian, polita izango zen.

KZ: Zaila da lan hau?

F: Beste lanak bezala. Zerbait nahi baduzu eta gogoko baduzu, errazagoa da dena.

asteartea, apirila 05, 2016

PRENTSA TAILERRA

Prentsa tailerra, Hauspoa proiektuaren tailer bat da eta urte honekin, hiru urte betetzen ditu institutuan. Saioetan berri desberdinak egiten ditugu egunkari onlinean, eta hiru edo lau irakasle egoten dira saio bakoitzean.

Guri ondo iruditzen zaigu tailerra, irakasleak esan ahal dizute berria zeri buruz egin behar duzun edota zuk aukeratu ahal duzu berriaren gaia.  

Gu tailer hau aukeratu dugu asko gustatzen zaigulako egunkaria,tailer modernoa delako eta lagunekin egon ahal zarelako.




asteartea, otsaila 23, 2016

MATEMATIKA TAILERREKO ELKARRIZKETA

Matematika tailerreko elkarrizketa (ikasleentzat)


1-Zer lantzen duzue hemen?
-Matematika birtualak lantzen ditugu, hau da,ordenagailuz egindako matematikak dira.

2- Lan handia egiten duzue?
-Bai, nahiz eta astean behin bakarrik izan, tailerrean ariketa mordoa egiten ditugu .

3-Zelako programak erabiltzen dituzue?
-E-ikasi programa erabiltzen dugu, E-ikasiren bidez ariketak egiten ditugu ordenagailuan eta ordenagailuak berak zuzentzen dizkigu. 

4-Zein egun eta orduan etortzen zarete?
-Asteartero hiru eta erdietatik laurak eta erdietaraino.

5-Zenbatek hartzen duzue parte?

-Lau ikaslek eta irakasle batek hartzen dute parte.