asteartea, abendua 01, 2015

        BENEDIKTAKO URA ANALIZATZEN

Pasa den asteartean, tailer zientifikokoak Portugaletera joan ginen (Benediktara) ura analizatzera.
Lehenik eta behin ura hartu genuen eta tenperatura neurtu. Gero, ura bota genuen tutu more batean eta bi pilularekin nahasi genuen, nitratoak neurtzeko.
Hori egin eta gero, ura bota genuen tutu berdera eta beste pilula bat gehitu genion. Tutua irabiatu genuen aurrekoan bezala fosfatoak ikusteko.
Bost minutu itxaron behar izan genituen emaitzak ateratzeko eta koloreen taulan konparatzeko.
Ondoren, ura eta bi pilula bota genituen tutu txikian, oxigenoa neurtzeko. UFAAA!!! Ura erori zitzaigun!!! Berriro hartu behar izan genuen.Baina, nahasteari ekin genion.
Jadanik bete genuen. Emaitzak hasi ziren ateratzen: lehenengo tubitoa urdin bihurtu zen PPM 1 da. Tubito gorrian ura bota genuen kontu handiz, tubo osoa bete eta pilula bat bota genuen,PH neurtzeko...Ura berde bihurtu zen!!!
Potean, ura sartu genuen bete arte eta itxaron behar izan genuen, eta emaitzak superonak izan dira!!!!