asteartea, otsaila 21, 2017

ZIENTZIA TAILERRA



-YAIZA: Zer nolako gauzak egiten dituzue tailer honetan?
-ILU: Denetarik pixka bat. Esperimentu asko egiten ditugu gauzak hobe jakiteko, gainera oso erabilgarriak klaseko orduetan. 
-Y: Zenbat egunetan egiten da tailer hau?
-I: Asteartero egiten dugu.
-Y: Zenbat pertsona joaten dira?
-I: Bost ikasle eta normalean irakasle batzuk.
-Y: Zein da tailer honen helburua?
-I: Esperimentu asko egitea, eta gauza berriak ikastea.

-Y: Nork irakasten du tailerra, Ilu, zuk bakarrik ala norbaitek laguntzen dizu?
-I: Egunkaria denon artean egiten dugun tailerra da, beraz, elkarrekin ikasten dugu eta elkarri irakasten diogu.
-Y: Zer esango zenioke jendeari tailerrera etortzeko?
-I: Datozenak oso gustura daudela, gustuko gauzak egiten dituztela eta beti ikasten dela zerbait.
Orain ikasle batzuei haien iritzia galdetuko diegu.
-Y: Zer iruditzen zaizue tailerra?
-IKASLE 1: Oso entretenigarria, interesgarria…
-Y: Zer da gutxien gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-IKASLE 2: Orokorrean dena gustatzen zaigu.
-Y: Ikasten duzuena gero klaseetan erabilgarria da?

-IKASLE 1: Bai, adibidez, Biologian zelulak ikasten ari gara eta nola guk eskulan bat egin dugu gutxi gora behera besteak baino zerbait gehiago dakit.
-Y: Zure lagunei esango zenieke tailerrera etortzeko?
-IKASLE 2: Bai, nahiko erabilgarria delako klaseko orduetan.

YAIZA DOMINGO 1. D

PRENTSA TAILERRA



-YAIZA: Zer nolako gauzak egiten dituzue tailer honetan?
-CARMEN: Denetarik pixka bat. Institutuan egiten ditugun jardueren berri ematen dugu, gure gustuko pelikulak, liburuak eta abar komentatzen ditugu, elkarrizketak prestatzen ditugu … Denon artean erabakitzen dugu zer egin.
-Y: Zenbat egunetan egiten da tailer hau?
-C: Asteartero egiten dugu.
-Y: Zenbat pertsona joaten dira?
-C: Bost ikasle eta normalean irakasle batzuk.
-Y: Zein da tailer honen helburua?
-C: Gure espazioa izatea egunkari digitalean eta ahalik eta jende gehiagorengana ailegatzea.
-Y: Nork irakasten du tailerra, Carmen, zuk bakarrik ala norbaitek laguntzen dizu?
-C: Egunkaria denon artean egiten dugun tailerra da, beraz, elkarrekin ikasten dugu eta elkarri irakasten diogu.
-Y: Zer esango zenioke jendeari tailerrera etortzeko?
-C: Datozenak oso gustura daudela, gustuko gauzak egiten dituztela eta beti ikasten dela zerbait.
Orain ikasle batzuei haien iritzia galdetuko diegu.
-Y: Zer iruditzen zaizue tailerra?
-IKASLE 1: Oso entretenigarria, interesgarria…
-Y: Zer da gutxien gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-IKASLE 2: Orokorrean dena gustatzen zaigu.
-Y: Ikasten duzuena gero klaseetan erabilgarria da?
-IKASLE 1: Bai, adibidez, duela gutxi Gaztelaniazko orduetan, berriak eta eman ditugu, eta nahiko erabilgarria izan da tailerretan ikasitakoa.
-Y: Zure lagunei esango zenieke tailerrera etortzeko?
-IKASLE 2: Bai, nahiko erabilgarria delako klaseko orduetan.

YAIZA DOMINGO 1. D

asteartea, otsaila 07, 2017

ORTU TAILERRA 2016/2017

Aurten, beste urteetan bezala, ortu tailerra martxan jarri da. Azken urteetan nahiko arrakasta handia lortu zuen eta aurten modu horretan segi da. Guk Luismiri elkarrizketa egin diogu.

Kazetaria: Zein da tailer honen helburua?

Luismi: Tailer honen helburua, ikasleek lurra nola lantzen den ikastea eta landatzen diren landareak nola zantzen diren.

KZ: Normalean, zer egiten duzue?

L: Eguraldi ona egiten duenean, lurra lantzen dugu, ereitu, belarra kendu, lurra aireztatu...
KZ: Zenbat urte daramatzazu tailerrarekin?

L: Tailerra duela hiru urte hasi zen eta zenbat eta urte gehiago pasa gero eta jende gehiago etortzen hasia da.

KZ: Materiala non lortzen duzue?

L: Nekazal koperatiba batetik eta nire etxetik. Erremintak Bricomart-en erosten ditugu.

KZ: Nola bururatu zitzaizun tailerra egitea?

L: Ikasleei landareen etorrera eta hazkuntza erakustea gauza entretenigarria izan ahal zelako eta Zuzendaritza-taldeak proposatzean, tailerra hasi                                                                                              nuen.


KZ: Zure ustez, tailerrera datozenak zerbait ikasten dute?

L: Bai, tailerrean zaiatzen gara ikasleei landarei buruzko gauzak erakustea.

KZ: Zer esango zenioke jendeari tailerrean sartzen animatzeko?



L: Tailerra oso dibertigarria da, asko ikasten da eta askotan landatutakoa haztean etxera eramate dute.

KZ: Zutaz aparte ba ahal dago beste irakasleren bat zu laguntzen?

L: Bai, nitaz aparte Marta Llorente (euskarako irakaslea) eta Urtzi Goitia (gimnasiako irakaslea) daude.