asteartea, otsaila 21, 2017

PRENTSA TAILERRA



-YAIZA: Zer nolako gauzak egiten dituzue tailer honetan?
-CARMEN: Denetarik pixka bat. Institutuan egiten ditugun jardueren berri ematen dugu, gure gustuko pelikulak, liburuak eta abar komentatzen ditugu, elkarrizketak prestatzen ditugu … Denon artean erabakitzen dugu zer egin.
-Y: Zenbat egunetan egiten da tailer hau?
-C: Asteartero egiten dugu.
-Y: Zenbat pertsona joaten dira?
-C: Bost ikasle eta normalean irakasle batzuk.
-Y: Zein da tailer honen helburua?
-C: Gure espazioa izatea egunkari digitalean eta ahalik eta jende gehiagorengana ailegatzea.
-Y: Nork irakasten du tailerra, Carmen, zuk bakarrik ala norbaitek laguntzen dizu?
-C: Egunkaria denon artean egiten dugun tailerra da, beraz, elkarrekin ikasten dugu eta elkarri irakasten diogu.
-Y: Zer esango zenioke jendeari tailerrera etortzeko?
-C: Datozenak oso gustura daudela, gustuko gauzak egiten dituztela eta beti ikasten dela zerbait.
Orain ikasle batzuei haien iritzia galdetuko diegu.
-Y: Zer iruditzen zaizue tailerra?
-IKASLE 1: Oso entretenigarria, interesgarria…
-Y: Zer da gutxien gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-IKASLE 2: Orokorrean dena gustatzen zaigu.
-Y: Ikasten duzuena gero klaseetan erabilgarria da?
-IKASLE 1: Bai, adibidez, duela gutxi Gaztelaniazko orduetan, berriak eta eman ditugu, eta nahiko erabilgarria izan da tailerretan ikasitakoa.
-Y: Zure lagunei esango zenieke tailerrera etortzeko?
-IKASLE 2: Bai, nahiko erabilgarria delako klaseko orduetan.

YAIZA DOMINGO 1. D


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina