asteartea, maiatza 10, 2016

“ZERBAIT NAHI BADUZU ETA  GOGOKO BADUZU ERRAZAGOA EGITEN DA DENA”


Fanny Angela Figuerako orientatzailea da. Esperientzia handia dauka eta oso profetzionala da.

KAZETARIA: Zertan datza zure lana?

FANNY: Nik alde batetik tutoreekin, irakasleekin biltzen naiz. Ikusteko nola joaten diren klaseak, zuek gainditzeko, titulua ateratzeko, ikasten jarraitzeko... Ere biltzen naiz ikasleekin, laguntzeko, bideratzeko ikasketekin... Gurasoekin bilera orokorretan edo familia bakoitzekin biltzen naiz.

KZ: Gogoko duzu zure lana? Eta zergatik aukeratu duzu?

F: Bai, noski baietz. Gustatzen zait egiten dudana eta oso gustura nago institutu honetan. Alde batetik, dirua irabazteagatik aukeratu nuen baina, harremanak niretzako ere oso importanteak dirtelako.

KZ: Kontatuko ahal diguzu anekdotarik?

F: Behin izan nuen “El Salvadorreko” unibertsitateko irakasle bat doktoradoko praktikak egitera eta institutu honetara etorri zen bi urte zehar gurekin lan egitera.


KZ: Zaila da lan hau eta zergatik?

F: Beno zaila da alde batetik, jendearekin harremanetan sartzenzarenean, kontu handiz ibili behar zara gauza serioak kontatzen dizkizutelako.

KZ: Beste institutu batean lan egin duzu?

F: Bai, lan honetan beste 2 institututan lan egin dut.

KZ: Zenbat urte egon zara lan honetan?

F: Hogeita hiru urte daramatzat.

KZ: Gomendatuko zenuke lan hau izatea? Zergatik?

F: Bai, oso lan polita da. Gomendatuko nuke nire lana delako, gustatzen zaidalako, polita delako eta nire ustez beste pertsona bati gustatuko zitzaion.

KZ: Esperientzia polita da besteei laguntzea?

F: Bai, laguntzen, alde batetik zuk ere ikasten duzu, harremanetan sartzean.

KZ: Atzera joan al bazenu lanaz aldatuko zenuke?

F: Ez dakit ez dut planteatu. Nire lana gogoko dut baina beste lan batekin ondo egongo nintzen. Loreak zaintzen agian, polita izango zen.

KZ: Zaila da lan hau?

F: Beste lanak bezala. Zerbait nahi baduzu eta gogoko baduzu, errazagoa da dena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina