asteartea, maiatza 17, 2016

“NIRI NATURA ASKO GUSTATZEN ZAIT  BAINA, MENDIRA JOATEA ETA AZTERTZEA DA GEHIEN GUSTATZEN ZAIDANA”

Ilu, Angela Figuerako biologia eta geologiako andereño bat da eta oso interesgarria den zientzia tailerra eramaten du.


Kazetaria: Zertan datza biologiako andereñoa izatea?   

Ilu: Logikoki, biologia irakastea baina ere,klase dinamikoak prestatzea eta material bisualak eramatea ikastea.

Kz: Gogoko duzu zuer lana?

I: Bai, gero eta gehiago. Ikasleekin egotea, gero bulegoko paperak ez hainbeste.

Kz: Zergatik aukeratu zenuen hau ikastea?

I: Niri natura asko gustatzen zait baina, mendira joatea eta aztertzea da gehien gustatzen zaidana.

Kz: Zaila da zuk ikasitakoa ikastea?

I: Nik, geologoa naiz. Ikasten baduzu eta lan egiten baduzu, ez da hain zaila. Baina lan handia egin behar duzu.

Kz: Laborategi batean lan egin duzu?

I: Ez, inoiz ez.

Kz: Noizbait ikusi duzu, filmetan bezala, leherketa bat laborategian?

I: Ez, ez. Nik normalean ez ditut produktu kimikoak erabiltzen. Kimikoekin esperimentuak egin ditut, baina ez ditut lehertzeko produktu kimikoak erabili.

Kz: Tailer bat daramatzazu, nolakoa da esperientzia?

I: Oso ona, oso pozik nago. Esperientzia polita eta ona da. Tailerrean, klasean egin ezin ditugun gauzak egiten ditugu. Oso dibertigarria da.

Kz: Zein izan da ikusi duzun gauzarik arraroena?

I: Laborategiko kurtso bat egin nuen, mikrobiologiari buruz. Kurtsoan, taldeka, bakterioekin eta onddoekin lan egiten ari ginen eta azkuntza kaxetan zeuden, orduan bati kaxa guztiak erori eta bakterio guztiak lurrean bukatu ziren. Gero hori garbitzeko lan handia egin behar izan genuen.

Ane eta Jone


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina