BENEDIKTAKO URA ANALIZATZEN
Pasa den asteartean, tailer zientifikokoak
Portugaletera joan ginen (Benediktara) ura analizatzera.
Lehenik eta behin ura hartu genuen eta
tenperatura neurtu. Gero, ura bota genuen tutu more batean eta bi pilularekin nahasi
genuen, nitratoak neurtzeko.
Hori egin eta gero, ura bota genuen tutu
berdera eta beste pilula bat gehitu genion. Tutua irabiatu genuen aurrekoan
bezala fosfatoak ikusteko.
Bost minutu itxaron behar izan genituen
emaitzak ateratzeko eta koloreen taulan konparatzeko.
Ondoren, ura eta bi pilula bota genituen tutu
txikian, oxigenoa neurtzeko. UFAAA!!! Ura erori zitzaigun!!! Berriro hartu
behar izan genuen.Baina, nahasteari ekin genion.
Jadanik bete genuen. Emaitzak hasi ziren ateratzen:
lehenengo tubitoa urdin bihurtu zen PPM 1 da. Tubito gorrian ura bota genuen
kontu handiz, tubo osoa bete eta pilula bat bota genuen,PH neurtzeko...Ura
berde bihurtu zen!!!
Potean, ura sartu genuen bete arte eta
itxaron behar izan genuen, eta emaitzak superonak izan dira!!!!
Primeran. Erreportari onak zarete!!
ErantzunEzabatu